TOP 10
LEGUTIO
TURISMO BULEGOA
ESPERIENTZIAK
HURBILEKO MUSEOAK
Ollerias auzoa, 9.
Elosu (Araba)
Eraikina garai bateko buztindegi bat da, eta 1993an ireki zuten, jendeak bisita zezan. Blanka Gomez de Segurak jarri zuen martxan proiektua. Buztindegia 1711n eraiki zuten, eta bertako tailerrean Ortiz de Zarate familiako belaunaldi askok egin zuten lan.
Museoan antzinako piezak ikusi ahal izango ditugu, eta baita buztingilea lanean ikusi ere. Eraikinaren lehenengo solairuan euskal zeramika herrikoiaren 380 piezako bilduma dago ikusgai, eta, eraikinari itsatsita, antzinako labe handi bat ere badago.
Gainera, dendan, gaur egun ere garai bateko moldera, eta garai bateko maitasunez, egiten diren zeramika-piezak erosteko aukera dago.
ORDUTEGIA
Astelehenetik Ostiralera: 10:00 - 13:00 / 16:00 - 19:00
Larunbata: 10:00 - 14:00
Igadea eta jai egunak: Itxita
DOHAINIK DA.