TOP 10
Itzina Gorbeiako Parke Naturalaren karst formazioen adibide bikaina da. Airetik, ingurutik altxatzen den goi lautada harritsu giza ikusten da, ertzak tontorra osatzen dute, barnealde konkaboa babesteko nahian.
Itzina mendigunea, kareharrizko paisaia ikusgarria eta latza da, non kobazulo, sima eta lurpeko ibai kopuru handiak nabarmentzen dira haize indartsuz eta euriaz eragindak. Leize nagusia Supelegor izenekoa da. Bere inguruan, hainbat kondaira ditu, nabarmenena alegia Mari, Anbotoko Dama, aldi baterako egoitzarena izan da.
Bere 571 hektarea babestutako lurraldeak pagadiak babesten ditu askotan ehun urtekoak, kimatuta urteak zehar aintzinako ikazkinen bitartez. Zuhaitzekin batera, beste ekosistemak nabarmentzen dira, hauskortasun handikoak, mendiaren altuerara egokituta, horregatik 1995eko uztailaren 11an babesgunea izendatu zen.
Flora, “muscinal” interés handiko gunea izateagatik nabarmentzen da, 175 goroldio eta gibel-belar espezie baino gehiago katalogatuta daude Parkean. Aberastasun hori laguntzen duen alderdiak egurra deskonposatzen dagoen ugaritasuna da, Euskal Herriko beste lekuetan ikusteko oso zaila dena. Gutxienez zortzi klasetako saguzarren presentzia esanguratsua da.
Mendilerroaren harkaitzen punturik garaiena Lekanda da 1302metrorekin. Hegoalderantz Altipitatz eta Arteta nabarmentzen dira, iparraldean berriz Aizkorrigane. Bere oinetan, barrutik, tontor zorrotzen multzo bat dago, “Los Atxas” izenekoa (haitzak).
ITZINAN GORBEIAKO PUNTURIK GARAINEAN ZAUDELA SENTITUKO DUZU
Itzinako
Biotopoa
07
TURISMO BULEGOA
Zubiaur Plaza z/g
48410 Orozko
Telf.: 946 122 695
turismo@gorbeialdea.com
museoa.orozko@bizkaia.org
PARKETXEA
Bizkaia
Gudairen Plaza, 1, Areatza.
Ordutegia:
10:00-14:00 y 16:00-18:00
Tel. 94 672 9279
Email:
IBILBIDE GIDATUAK
Xertan: Gorbeiako Aterpea 711 776 648 / 946 338 148
info@xertan.es www.gorbeiakoaterpea.eus
Dunba
688 804 523 dunbanatura@dunba.es www.dunba.es
Inguru Abentura
635 748 947 info@inguruabentura.com www.inguruabentura.com
Azeri Natura
Senderismo adaptado
688 82 46 91 info@azerinatura.com
HURBILEKO MUSEOAK
ESPERIENTZIAK
OROZKO
Karsteko ipar-ekialdean barrualderako sarbide errazena aurkitzen da, "Atxular begia", zeharkatuz, betidanik artzainek (itzinan bere etxola edo korta daukatela) eta egurgileak erabili dutena.
Hala eta guztiz ere, ez da gomendagarria eremuan barneratzea lekua ondo ezagutzen duen pertsona bat gabe, bide ezak eta paisaian orientatzeko ezaugarriak falta direla eta. Batez ere lainoa dagoenean aholku hau jarraitu behar da, maiz agertzen baitda inguruan eta goizean edo arratsaldean goiz joatea gomendatzen da. Mendigunea bere distira osoan ikusteko, Orozkon Bikotzgane eta Altzagorta atseden guneak erabiltzea gomendatzen dugu, eta Zeanurin berriz, Arrabako zelaiak.
Horrez gain, izarrak behatu ditzakezu, geologia berezia aurkituko duzu, haizeak esan behar dizuna entzun ahalko duzu eta are gehiago, nahi duzun guztia garrasi egiteko aukera izango duzu.