top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

TOP 10

Urkiolako Parke Naturalaren barruan, Aramotzeko Mendilerroko altuera handiko lur-eremua dago, eta bertan kokatzen dira hainbat ipuin, tradizio eta kondaira.

Urkiolako Parke Naturala osatzen duten haitzak balio natural eta paisajistiko handia duten eremuan daude, eta baliabide kultural, historiko eta arkeologiko ugari dituzte beren baitan; denboran zehar, folklore aberats bat osatzen joan dira, ahozko tradizioan, mitoetan, kondairetan eta ipuinetan oinarritua.

Santutegiaren ingurunea kenduta, Urkiolan ez dago bestelako bizileku edo eraikuntzarik; Parkearen behealdeko baserri isolatuak dira salbuespena. Baserriak familia baten edo hainbaten presentzia adierazten du, normalean tamaina txikiko lur-eremu baten jabetza dutenak, eta beren eskuez lurra landuz eta ereinez bizimodua ateratzen dutenak. Horren ondorioz, lurrari lotuta bizi dira bertakoak.

Ingurunea jendez husteak, eta naturak berak, hainbat mito eta kondaira sortzea ekarri du. Ezagunena, Mari, Euskal Herri osoan ere fama baduena. Lurraren pertsonifikazioa da, eta jeinu guztien erregina.

Gaur egungo santutegia XIX. mendearen amaieran hasi ziren eraikitzen. Eraikin neo-erromantiko bat da, bukatu gabe geratu zena. Aurretik bertan zegoen eliza eraitsi egin zen, baina 1870ean eraikitako dorrea bertan utzi zuten, zutik. Santutegia eraikitzearekin batera, hainbat ermita ere sortu ziren, eta baita bisitari eta erromesentzako hainbat ostatu ere. Festarik garrantzitsuenak honakoak dira: urtarrilaren 17ko San Antonio Abad-en festa, eta ekainaren 13ko San Antonio Paduakoarena.

Parkeak artzaintza-tradizio luzea du. Ibilaldiren bat egiten baduzu, behiek, ardiek eta zaldiek lagunduko dizute.

Urkiolako

Parke Naturala

10

TOKI ALAI

INTERPRETAZIO ZENTROA

Gudairen Plaza, 1, Areatza.

Ordutegia:

10:00-14:00 y 16:00-18:00

Tel. 94 672 9279

Email:

gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus

HURBILEKO MUSEOAK

ESPERIENTZIAK

Beste 9 TOP dituzu. 

Jarraitu ikusten!

bottom of page